XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mantal zahar bat zen, errota urdinez apaindua, eta Eileenena izana zen.

Bai ume ederrak.

Zoragarriak dira, benetan zoragarriak.

Ez dakit zer esan.

Carlyle xukategiaren ondoan zegoen, Sarari begira honek orea zapaltzen zuen artean.

Zingiberra usaintzen zuen.

Berokia erantzi eta sukaldeko mahaian eseri zen.

Gorbata laxatu zuen.

Gaurko eguna elkar ezagutzen eman dugu, esan zuen Webster andreak.

Biharko beste plan batzuk ditugu.

Parkera joatea bururatu zait.

Ondo probetxatu behar dugu eguraldi apart hau

Ideia ona da, esan zuen Carlylek.

Ondo iruditzen zait.

Primeran.

Oso ondo, Webster andrea.

Pastak labera sartzen bukatuko dut, eta ordurako Webster jaunak hemen izan beharko luke.

Laurak arte esan duzu, ez?

Lauretan etortzeko esan diot nik.

Carlylek baiezka mugitu zuen burua, bihotza eskerronez gainezka.

Dei bat izan duzu gaur, esan zuen emakumeak orea nahasteko katilua arraskara zeraman artean.

Carlyle andreak hots egin du.

Carlyle andreak, esan zuen Carlylek.

Webster andreak gainera zezakeen edozeren zain zegoen.

Bai.

Neure burua aurkeztu dut, baina ez zirudien ni hemen aurkitzeaz harrituta zegoenik.

Haur bakoitzarekin pixka bat hitz egin du.

Carlylek begirada laburra zuzendu zien Keith eta Sarari, baina beste gauza batzuetan ari ziren.

Pastak ilaran jartzen ari ziren beste labe-xafla batean.

Webster andreak aurrera jarraitu zuen.

Mezu bat utzi du.

Ea, idatzi egin dut, baina uste dut gogoan dudala.